TABLÓN EDICTAL DE SANCIONES DE TRÁFICO
Núm. 000000006331-000016 Osteguna 26 apirila 2018
Zehapen jakinarazteak
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
   Iragarkia, Trafiko, Ibilgailu Motordunen Zirkulazio eta Bide Segurtasuneko arauak hausteagatiko zehapen-espedienteetan emandako ordainketa-errekerimenduak jakinarazteko dena.

   Jakinarazpen pertsonala ematen saiatu arren, ezinezkoa izan denez, dela prozedurako interesdunak ezezagunak direlako, dela jakinarazpena egiten saiatu arren, ezin izan delako egin, iragarki honen bidez jakinarazten dira Arabako Trafikoko Lurralde Bulegoan izapidetu eta, halaber, jarraian zerrendatzen diren espedienteetako ordainketa-errekerimenduak; Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legea onartzen duen urriaren 30eko 6/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 91. eta 92. artikuluen arabera. Iragarki hau argitaratzen denetik hogei egun natural igarota, jakinarazpena egin dela ulertuko da.

  Trafikoko Lurralde Bulegoko arduraduna zehatzeko organo eskuduna da (Segurtasun Sailaren Egitura Organiko eta Funtzionalari buruzko Dekretua).

  Iragarki honek interesdunei egindako banakako jakinarazpen gisa balioko du, hurrengo ohartarazpenekin batera:

  1.- Alegaziorik egin ez den eta isunik ordaindu ez den zehapen-espedienteetan (6/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 95. artikuluaren 4. eta 5. paragrafoak) jakinarazitako salaketek zehapen-prozeduretako ebazpen-egintzen eraginak dituzte ebazpen zehatzaile adieraziak eman beharrik gabe. Ondorioz, zehapenaren betearazpenari hasiera emateko arauz ezarritako epea amaituta, isuna ordaintzeko eskatzen zaizu zerrendatzen diren espedienteetan. Beroriek zerrendan (1) zenbakiarekin agertzen dira oharren zutabean dagokien eremuan.

  2.- Epearen barruan (borondatezko epea) ordaindu ezik, premiamendu-prozeduraren bidez betearaziko da.

  3.- Zehapena irmoa denean, puntuak gidatzeko baimenetik edo lizentziatik kenduko dira. Puntuen saldoa web-orri honetan kontsultatu ahalko duzu: www.dgt.es

  4.- Ordainketa burutzeko www.trafikoa.eus web-orrira sartu eta dagokion ordainketa-agiria sortu beharko duzu.

  Informazio gehiago nahi baduzu, Zuzenean - Herritarrentzako Arreta Zerbitzuaren bidez jaso dezakezu (tel.: 945-018000) edo www.trafikoa.eus web orrian nire isunak kontsultatu nabarmenduan.
euNOTA IMPORTANTE: euLos datos de la publicación de edictos mostrados pueden no ser completos ya que en formato
HTML sólo se muestran los expedientes obtenidos al introducir algún criterio de búsqueda.
Si desea ver un expediente en concreto de esta publicación debe pulsar el bóton correspondiente
de la parte superior izquierda de esta pantalla para introducir dichos criterios de busqueda;
si desea ver esta publicación completa debe descargarla en formato PDF pulsando el
   Vitoria-Gasteiz,2018-04-24,Trafikoko Lurralde Bulegoko arduraduna, MARIA FELICIDAD ARZAMENDI VARGAS,
CSV: TTRAPU-00XNR2-QV1ODA-DE2A60
https://sede.dgt.gob.es
TABLÓN EDICTAL DE SANCIONES DE TRÁFICO