TABLÓN EDICTAL DE SANCIONES DE TRÁFICO
Núm. 000000008383-000016 Asteartea 21 uztaila 2020
Errekurtsoen ebazpenak
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
   Iragarkia, Trafiko, Ibilgailu Motordunen Zirkulazio eta Bide Segurtasuneko arauak hausteagatiko zehapen-espedienteetan emandako aukerako berraztertzeko errekurtsoen ebazpenak jakinarazteko dena.

   Jakinarazpen pertsonala ematen saiatu arren, ezinezkoa izan denez, dela prozedurako interesdunak ezezagunak direlako, dela jakinarazpena egiten saiatu arren, ezin izan delako egin, iragarki honen bidez jakinarazten dira zerrendatzen diren espedienteetan Trafikoko Arau-hausteak Izapidetzeko Zentro Automatizatuko arduradunak emandako aukerako berraztertzeko errekurtsoen ebazpenak; Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legea onartzen duen urriaren 30eko 6/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 91. eta 92. artikuluen arabera.

 
 
  Iragarki honek interesdunei egindako banakako jakinarazpen gisa balioko du, hurrengo ohartarazpenekin batera:

 
 
  1.- Ebazpen honen aurka administrazioarekiko errekurtsoa jar daiteke Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioan 2 hilabeteko epean  (Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen 1998ko uztailaren 13ko Legea).

 
 
  2.- Goian adierazitako epea zenbatzen hasiko da iragarki hau argitaratzen denetik hogei egun natural igarota.

 
 
  3.- Ordainketa egin ez baduzu, www.trafikoa.eus web-orriaren bitartez egin eta dagokion ordainketa-agiria sor dezakezu. Ordainketa borondatezko epean egin ezik, premiamendu-prozeduraren bidez kobratuko da.

 
 
  Informazio gehiago nahi baduzu, Zuzenean - Herritarrentzako Arreta Zerbitzuaren bidez jaso dezakezu (tel.: 945-018000) edo www.trafikoa.eus web orrian nire isunak kontsultatu nabarmenduan.
euNOTA IMPORTANTE: euLos datos de la publicación de edictos mostrados pueden no ser completos ya que en formato
HTML sólo se muestran los expedientes obtenidos al introducir algún criterio de búsqueda.
Si desea ver un expediente en concreto de esta publicación debe pulsar el bóton correspondiente
de la parte superior izquierda de esta pantalla para introducir dichos criterios de busqueda;
si desea ver esta publicación completa debe descargarla en formato PDF pulsando el
   Bilbao,2020-07-14,Trafikoko Arau-hausteak Izapidetzeko Zentro Automatizatuko arduraduna, URTZI SARATXAGA LOZANO,
CSV: TTRAPU-501VW1-HEMI87-5A04DE
https://sede.dgt.gob.es
TABLÓN EDICTAL DE SANCIONES DE TRÁFICO