TABLÓN EDICTAL DE SANCIONES DE TRÁFICO
Núm. 000000000206-200300 Asteartea 23 urria 2018
Salaketa jakinarazteak
Eibarko Udala - Ayuntamiento de Eibar
   Ediktua, Trafikoko, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioko eta Bide Segurtasuneko arau-hausteen zigor-espedienteei buruzko salaketak jakinaraztekoa.

   Urriaren 30eko 6/2015 Legegintzako Errege Dekretuak, Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legea onartzen duen horrek, 90 eta 91 artikuluetan dioena betez, ondoren aipatzen diren pertsona edo entitateei ediktu honen bidez jakinarazten zaie Eibarko Udalak bideratutako zigor-espediente hauek abiarazi direla. Izan ere, saiatuta ere, jakinarazpena ezin izan da haien helbidean egin.

  Ediktu hau Ediktu Ohol Bakarran (BOE) egongo da jarrita, hogei egunean. Epe hori igarota, jakinarazpena egindakotzat joko da. Alegazioak aurkeztu ahal izango dira, idatziz, jakinarazpena egin eta biharamunetik hogei egun igaro baino lehen. Espedientearen espedientegilea Eibarko udaltzain-burua izango da, baina hura errefusatzeko aukera egongo da, 30/92 Legearen 28 eta 29 artikuluek dioten moduan. Prozedura ebazteko organo eskuduna Eibarko Udaleko Alkate-Udalburua izango da.

  Jakinarazpena egin eta biharamunetik hogei egun igaro baino lehen ordaintzen bada isuna, erdia bakarrik ordainduko da (%50). Ordainketa murriztu hori eginez gero, hauek izango dira ondorioak: amaitu egingo da prozedura, beste ebazpenik eman beharrik gabe; uko egingo zaio alegazioak egiteari (aurkezten badira, aurkeztu ez balira bezala izango da); zigorra irmoa izango da ordainketa egiten denetik; puntuak kenduko dira, hala badagokio, isuna ordaindu eta biharamunean, eta administrazio-bidea amaituko da. Administrazioaren auzietarako jurisdikzioan bakarrik aurkeztu ahal izango da errekurtsoa, zigorra irmoa den egunaren biharamunetik bi hilabete igaro baino lehen (6/2015 LEDaren 94 artikulua). 6/2015 LEDaren 77. h), j), n), ñ), o), p), q), eta r) arauak hausteagatik abiarazi diren espedienteetakoek ez dute aukerarik izango ordainketa murriztua egiteko. Puntu kopurua jakiteko, begiratu hemen: www.dgt.es.

  Araua beste batek hautsi bazuen eta ez zuk, aparkatzeko arau-hausteetan ez beste guztietan, hogei egun baino lehen esan behar duzu gidaria nor zen, eta haren datuak eman behar dituzu, baita haren gidabaimenaren zenbakia ere (6/2015 LEDaren 11 artikulua). Beste hori nor den esateko betebehar hori betetzeke utziz gero, oso hutsegite larritzat jotzen da; eta honela zigortzen da: hasierako isunaren halako bi ordainduta, arau-haustea arina bazen, eta halako hiru, larria edo oso larria bazen (6/2015 LEDaren 77.j artikulua).

  Puntuak kentzen ez dituzten arau-hauste arin eta larrietan, salatuak alegaziorik aurkezten ez badu eta isuna ordaintzen ez badu esandako epeen barruan, zigor-prozeduraren ebazpen-egintzatzat joko da salaketaren jakinarazpena, eta zigorra betearazi ahal izango da jakinarazpena egin eta biharamunetik hogeita hamar egun  igaro ondoren (6/2015 LEDaren 95.4 artikulua).

  ORDAINLEKUA: Ordainketa egiteko, Eibarko Udaltzaingoarekin jarri harremanetan, 943-70 84 24 telefonoan.
euNOTA IMPORTANTE: euLos datos de la publicación de edictos mostrados pueden no ser completos ya que en formato
HTML sólo se muestran los expedientes obtenidos al introducir algún criterio de búsqueda.
Si desea ver un expediente en concreto de esta publicación debe pulsar el bóton correspondiente
de la parte superior izquierda de esta pantalla para introducir dichos criterios de busqueda;
si desea ver esta publicación completa debe descargarla en formato PDF pulsando el
   Eibar,2018-10-05,Jon Crucelaegui
CSV: TTRAPU-101JY0-0LSIDB-0BB77E
https://sede.dgt.gob.es
TABLÓN EDICTAL DE SANCIONES DE TRÁFICO