TABLÓN EDICTAL DE SANCIONES DE TRÁFICO
Núm. 000000006337-000016 Osteguna 26 apirila 2018
Salaketa jakinarazteak
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
   Iragarkia, Trafiko, Ibilgailu Motordunen Zirkulazio eta Bide Segurtasuneko arauak hausteagatiko zehapen-espedienteetan frogei buruz emandako ebazpenak jakinarazteko dena.

   Jakinarazpen pertsonala ematen saiatu arren, ezinezkoa izan denez, dela prozedurako interesdunak ezezagunak direlako, dela jakinarazpena egiten saiatu arren, ezin izan delako egin, iragarki honen bidez jakinarazten dira Gipuzkoako Trafikoko Lurralde Bulegoak izapidetu dituen eta, halaber, jarraian zerrendatzen diren espedienteetan frogei buruz emandako ebazpenak; Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legea onartzen duen urriaren 30eko 6/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 91. eta 92. artikuluen arabera.

  Iragarki honek interesdunei egindako banakako jakinarazpen gisa balioko du, hurrengo ohartarazpenekin batera:

  1.- Onartutako frogak bidali dira, eta ezetsi egin dira desegokitzat jotako proposamenak; hain zuzen, egintzak nola gertatu ziren eta argitzeko beharrezko datu berririk eskaintzen ez dutelako eta zehapen-espedientean egon litezkeen erantzukizunak zehazteko garrantzitsuak ez direlako.

  2.- 20 egun naturaleko epea duzu egokitzat jotzen dituzun alegazioak aurkezteko.

  3.- Goian adierazitako epea zenbatzen hasiko da iragarki hau argitaratzen denetik hogei egun natural igarota.

  4.- Idazkia posta ziurtatu bidez bidali beharko duzu helbide honetara: Vitoria-Gasteiz etorbidea, zk 3 -3.solairua, 20018 Donostia edo aurkeztu Zuzenean zerbitzuko bulegoetan (Gran Vía, 85 - Bilbao; Andia, 13 - Donostia-San Sebastián; Ramiro Maeztu, 10 - Vitoria-Gasteiz) edo 39/2015 Legearen 16.4 artikuluak aurreikusten dituen gainerako lekuetan. Era berean, aurkez dezakezu era telematikoan www.euskadi.eus/trafikoisunak web-orrian. Aurrez aurreko kontsultak Zuzenean zerbitzuko bulegoetan egingo dira.

  5.- Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik jarri izapide hutsezkoa baita.

  Informazio gehiago nahi baduzu, Zuzenean - Herritarrentzako Arreta Zerbitzuaren bidez jaso dezakezu (tel.: 945-018000) edo www.trafikoa.eus web orrian nire isunak kontsultatu nabarmenduan.
euNOTA IMPORTANTE: euLos datos de la publicación de edictos mostrados pueden no ser completos ya que en formato
HTML sólo se muestran los expedientes obtenidos al introducir algún criterio de búsqueda.
Si desea ver un expediente en concreto de esta publicación debe pulsar el bóton correspondiente
de la parte superior izquierda de esta pantalla para introducir dichos criterios de busqueda;
si desea ver esta publicación completa debe descargarla en formato PDF pulsando el
   Donostia,2018-04-17,Instruktorea, MIGUEL ÁNGEL GARCÍA OVEJERO,
CSV: TTRAPU-70HRRC-7CDL33-C2000B
https://sede.dgt.gob.es
TABLÓN EDICTAL DE SANCIONES DE TRÁFICO