TABLÓN EDICTAL DE SANCIONES DE TRÁFICO
Núm. 000000008382-000016 Asteartea 21 uztaila 2020
Salaketa jakinarazteak
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
   Iragarkia, Trafiko, Ibilgailu Motordunen Zirkulazio eta Bide Segurtasuneko arauak hausteagatiko zehapen-espedienteetan emandako errekerimenduak jakinarazteko dena; hain zuzen, gidari erantzulearen identifikazioan izandako akatsak zuzentzeko.

   Jakinarazpen pertsonala ematen saiatu arren, ezinezkoa izan denez, dela prozedurako interesdunak ezezagunak direlako, dela jakinarazpena egiten saiatu arren, ezin izan delako egin, iragarki honen bidez jakinarazten dira Trafikoko Arau-hausteak Izapidetzeko Zentro Automatizatuak izapidetu dituen eta, halaber, jarraian zerrendatzen diren espedienteetako gidari erantzuleen identifikazioan izandako akatsak zuzentzeko errekerimenduak; Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legea onartzen duen urriaren 30eko 6/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 91. eta 92. artikuluen arabera.

 
 
  Iragarki honek interesdunei egindako banakako jakinarazpen gisa balioko du, hurrengo ohartarazpenekin batera:

 
 
  1.- Akatsa 10 eguneko epean zuzendu beharko duzu.

 
 
  2.- Goian adierazitako epea zenbatzen hasiko da iragarki hau argitaratzen denetik hogei egun natural igarota.

 
 
  3.- Idazkia posta ziurtatu bidez bidali beharko duzu helbide honetara: Doctor Ornilla kalea, 1A, 48004 Bilbao edo aurkeztu Zuzenean zerbitzuko bulegoetan (Gran Vía, 85 - Bilbao; Andia, 13 - Donostia-San Sebastián; Ramiro Maeztu, 10 - Vitoria-Gasteiz) edo 39/2015 Legearen 16.4 artikuluak aurreikusten dituen gainerako lekuetan. Era berean, aurkez dezakezu era telematikoan www.euskadi.eus/trafikoisunak web-orrian. Aurrez aurreko kontsultak Zuzenean zerbitzuko bulegoetan egingo dira.

 
 
  4.- Epea akatsa zuzendu gabe amaitzen bada, ulertuko da gidaria ez duzula benetan identifikatu eta Trafikoari buruzko 6/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 11.1 a) artikuluaren arau-hauste oso larri baten egileari dagokion zehapena jarriko zaizu arau-haustearen gidari erantzulea ez identifikatzeagatik.

 
 
  Informazio gehiago nahi baduzu, Zuzenean - Herritarrentzako Arreta Zerbitzuaren bidez jaso dezakezu (tel.: 945-018000) edo www.trafikoa.eus web orrian nire isunak kontsultatu nabarmenduan.
euNOTA IMPORTANTE: euLos datos de la publicación de edictos mostrados pueden no ser completos ya que en formato
HTML sólo se muestran los expedientes obtenidos al introducir algún criterio de búsqueda.
Si desea ver un expediente en concreto de esta publicación debe pulsar el bóton correspondiente
de la parte superior izquierda de esta pantalla para introducir dichos criterios de busqueda;
si desea ver esta publicación completa debe descargarla en formato PDF pulsando el
   Bilbao,2020-07-14,Instruktorea, IRATXE ALONSO PINTO,
CSV: TTRAPU-70OJDN-9TTC29-9A3C54
https://sede.dgt.gob.es
TABLÓN EDICTAL DE SANCIONES DE TRÁFICO