TABLÓN EDICTAL DE SANCIONES DE TRÁFICO
Núm. 000000006330-000016 Osteguna 26 apirila 2018
Zehapen jakinarazteak
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
   Iragarkia, Trafiko, Ibilgailu Motordunen Zirkulazio eta Bide Segurtasuneko arauak hausteagatiko zehapen-espedienteetan emandako ebazpen zehatzaileak jakinarazteko dena.

   Jakinarazpen pertsonala ematen saiatu arren, ezinezkoa izan denez, dela prozedurako interesdunak ezezagunak direlako, dela jakinarazpena egiten saiatu arren, ezin izan delako egin, iragarki honen bidez jakinarazten dira Arabako Trafikoko Lurralde Bulegoan izapidetu eta, halaber, jarraian zerrendatzen diren espedienteetako ebazpen zehatzaileak; Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legea onartzen duen urriaren 30eko 6/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 91. eta 92. artikuluen arabera.

  Trafikoko Lurralde Bulegoko arduraduna zehatzeko organo eskuduna da (Segurtasun Sailaren Egitura Organiko eta Funtzionalari buruzko Dekretua).

  Iragarki honek interesdunei egindako banakako jakinarazpen gisa balioko du, hurrengo ohartarazpenekin batera:

  1.- Ebazpen honek administrazio-bideari amaiera ematen dio eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioan errekurtsoa jarri ahalko da, 2 hilabeteko epean (Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen 1998ko uztailaren 13ko Legea).

  2.- Halaber, aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango diozu ebazpena eman zuen organo berari, hilabeteko epean (6/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 96 artikulua).

  3.- Goian adierazitako epeak zenbatzen hasiko dira iragarki hau argitaratzen denetik hogei egun natural igarota.

  4.- Zehapena irmoa denean, puntuak gidatzeko baimenetik edo lizentziatik kenduko dira. Puntuen saldoa web-orri honetan kontsultatu ahalko duzu: www.dgt.es

  5.- Idazkia posta ziurtatu bidez bidali beharko duzu helbide honetara: Samaniego kalea, 2, 01008 Vitoria-Gasteiz edo aurkeztu Zuzenean zerbitzuko bulegoetan (Gran Vía, 85 - Bilbao; Andia, 13 - Donostia-San Sebastián; Ramiro Maeztu, 10 - Vitoria-Gasteiz) edo 39/2015 Legearen 16.4 artikuluak aurreikusten dituen gainerako lekuetan. Era berean, aurkez dezakezu era telematikoan www.euskadi.eus/trafikoisunak web-orrian. Aurrez aurreko kontsultak Zuzenean zerbitzuko bulegoetan egingo dira.

  6.- Ordainketa burutzeko www.trafikoa.eus web-orrira sartu eta dagokion ordainketa-agiria sortu beharko duzu. Ordainketa borondatezko epean egin ezik, ordainarazpena premiamendu-prozeduraren bidez gauzatuko da.

  Informazio gehiago nahi baduzu, Zuzenean - Herritarrentzako Arreta Zerbitzuaren bidez jaso dezakezu (tel.: 945-018000) edo www.trafikoa.eus web orrian nire isunak kontsultatu nabarmenduan.
euNOTA IMPORTANTE: euLos datos de la publicación de edictos mostrados pueden no ser completos ya que en formato
HTML sólo se muestran los expedientes obtenidos al introducir algún criterio de búsqueda.
Si desea ver un expediente en concreto de esta publicación debe pulsar el bóton correspondiente
de la parte superior izquierda de esta pantalla para introducir dichos criterios de busqueda;
si desea ver esta publicación completa debe descargarla en formato PDF pulsando el
   Vitoria-Gasteiz,2018-04-24,Trafikoko Lurralde Bulegoko arduraduna, MARIA FELICIDAD ARZAMENDI VARGAS,
CSV: TTRAPU-80UTX9-YFY92F-9D7871
https://sede.dgt.gob.es
TABLÓN EDICTAL DE SANCIONES DE TRÁFICO