TABLÓN EDICTAL DE SANCIONES DE TRÁFICO
Núm. 000000000585-200678 Astelehena 18 azaroa 2019
Zehapen jakinarazteak
Errenteriako Udala - Ayuntamiento de Errenteria
   Zehapen espedienteei aurkeztutako alegazioen ebazpenen, jakinarazte ediktua.

   Urriaren 30eko 6/2015 Legegintzarako Errege Dekretua, Trafikoari, Ibilgailu  Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu bategina onartzen duenaren 90. eta 91. artikuluak ezarritakoaren arabera eta Alkateak 2015eko ekainaren 19ko dekretuaren bidez eskuordetutako ahalmenak erabiliz (6/2015 LEDaren 84.4 artikulua), Errenteriako Udalaren Trafiko eta Garraioaren Ordezkariak emandako ebazpenen jakinarazte ediktua, jendaurrean jartzen da, hain zuzen ere, jarraian zerrendan agertzen diren pertsonei edo entitateei, jakinarazpenak bere helbideetan egiten saiatu badira ere, ezin izan baitira gauzatu.

  Urriaren 2ko 39/2015 Legea, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearenaren 46. artikuluak xedatzen duen arabera, ez da salaketa-dokumentu bakoitzaren eduki osoa argitaratzen. Interesatuak berari dagokion dokumentuaren kopia eskatu dezake, Errenteriako Udaltzaingoko zerbitzu administratiboetara azalduz.

  Estatuko Buletin Ofizialean ediktu honen argitaratzearen egunetik hogei egun naturaleko epea bukatzerakoan, jakinarazpena burututzat hartuko da, aipatu tramitea beteta izango delarik.

  Administrazio bideari amaiera ematen dion behin betiko erabaki hauen aurka, aukerako berraztertze errekurtsoa jarri daiteke, jakinarazpenaren hurrengo egunetik hasi eta ondorengo hilabeteko epean (6/2015 LEDaren 96.2 artikulua). Berraztertze-errekurtsoa jartzeak ez du zehapenaren egikaritzea etengo. Berraztertze-errekurtsoa gaitzetsitzat hartuko da, hilabeteko epean ez bada berariazko ebazpenik ematen.

  Administrazio auzi-errekurtsoa aurkeztu daiteke, dagokion Administrazio Auzietarako Epaitegian, jakinarazpenaren biharamunetik kontatzen hasi eta, bi hilabeteko epean, beti ere, ez bada berraztertze errekurtsorik aurkeztu.

  Zehapena irmoa bilakatzen denean, 6/2015 LEDaren II. eta IV. eranskinen arabera, PUNTU zutabean agertzen diren puntuak kenduko dira. Puntu saldoa, www.dgt.es lekuan kontsultatu daiteke.

  Isuna, jakinarazpen egunetik 15 egun naturaleko epean ordaindu behar da. Ez bada epe honetan isuna ordaintzen, behartze-bidea erabiliz egingo da.
euNOTA IMPORTANTE: euLos datos de la publicación de edictos mostrados pueden no ser completos ya que en formato
HTML sólo se muestran los expedientes obtenidos al introducir algún criterio de búsqueda.
Si desea ver un expediente en concreto de esta publicación debe pulsar el bóton correspondiente
de la parte superior izquierda de esta pantalla para introducir dichos criterios de busqueda;
si desea ver esta publicación completa debe descargarla en formato PDF pulsando el
   Errenteria,2019-11-14,TRAFIKO ETA GARRAIO DELEGATUA. Eneko del Amo Jimenez
CSV: TTRAPU-90TGHM-NTQJ31-7D7EA5
https://sede.dgt.gob.es
TABLÓN EDICTAL DE SANCIONES DE TRÁFICO