TABLÓN EDICTAL DE SANCIONES DE TRÁFICO
Núm. 000000000339-480828 Asteartea 18 maiatza 2021
Salaketa jakinarazteak
Ayuntamiento de Santurtzi
   IRAGARKIA Trafiko, Motordun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide-Segurtasuneko arauak hausteagatik ofizioz irekitako zehapen-espedienteen eta jarritako salaketen jakinarazpena egiteko.

   Urriaren 30eko 6/2015 EDLeg-en 90,91 eta 92. artikuluetan xedatutakoari jarraituz, non Trafiko, Motordun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide-Segurtasuneko Legea onartzen den, jakinarazten da adierazten diren zehapen espedienteen hasierari ekin zaiola, hurrengo zerrenda honetan dauden pertsona edo erakundeei bideetako helbide elektronikora edo dagokien helbidera jakinarazpena helarazten saiatuta, ezin izan baita aipatu jakinarazpena burutu. Herritarren Segurtasun Arloko Zinegotzi Eskuordetu jaunak, Alkate Udalburu andreak 2020ko urtarrilaren 30ean egindako 223 Dekretuaren bidez eskuordetu zuenak, agindu du argitalpenean dauden espediente bakoitzean adierazten diren trafiko-arauak hausteagatik zehapen prozedurari ekitea, eta Udaltzaingoaren Zehapenetarako Administrazio Atalari eman dio espedientea bideratzeko ardura.

  ZEHAPEN-PROZEDURA LABURRA.- Isuna 20 lan-eguneko epearen barruan ordaintzen bada, iragarki hau argitaratu eta biharamunean zenbatzen hasita, zenbatekoa %50 jaitsiko da, eta hurrengo ondorio hauek izango ditu (6/2015 EDLeg-en 94. artikulua).

  - Alegazioak aurkezteari uko egitea (aurkeztuko balira, ez aurkeztutzat joko lirateke).

  - Ordainketa burutzen denean, prozedurari bukaera ematea, beren-beregiko erabakia idatzi beharik gabe.

  - Bide administratiboa agortutzat joko da, eta hortaz helegitea bakarrik jarri ahal izango da administrazioarekiko auzien jurisdikzioan 2 hilabeteko epean, ordaindu eta biharamunean zenbatzen hasita.

  - Ordainketa egiten den egunaren biharamunetik aurrera zehapena irmoa izango da administrazio bidean, eta dagozkion puntuak kenduko zaizkio.

  - Zehapena ez da Arau-hausle eta Gidarien Erregistroan aurrekaritzat joko, betiere, puntuak galtzea ez dakarten arau-hauste larriak badira.

  - Salbuespenak. Zehapen-prozedura laburtua ez da 77.h),j),n),ñ),o),p),q) eta r) arloan aurreikusitako arau-hausteen kasuetan aplikatuko.

  ZEHAPEN PROZEDURA ARRUNTA.- Isuna ordaintzen ez bada, eta arau-hauslea ez badator salaketarekin bat, alegazioak aurkeztu ahal izango ditu 20 lan-eguneko epean edota froga proposatu (6/2015 EDLeg-en 95.1. artikulua)

  - 6/2015 EDLeg-en 95.4 artikuluan jasotzen diren kasuetan, 20 laneguneko epean ez badu alegaziorik aurkezten eta isuna ordaintzen, jakinarazitako salaketek ebazpen gisako ondorioak ekarriko dituzte.

  Arau-haustea gidariaren ardura izanda, ZU EZ BAZINEN GIDARIA IZAN ARAU-HAUSTEA EGIN ZEN UNEAN, bertaratzea eskatuko zaizu 20 laneguneko epean arau-haustea egin zen unean gidaria nor zen jakinaraz dezazun (gidatzeko baimenaren zenbakia, izen-abizenak eta helbidea). Baina behin isuna ordainduta, ez da gidariaren identifikaziorik onartuko.

  ORDAINKETA BURUTZEKO ERA ETA TOKIA: Ordainketa kutxabank-eko ES97-2095-0065-30-2065028003 kontu zenbakian egin ahal izango da, bertan agertu beharko delarik espediente zenbakia. Santurtziko Udaltzaingoaren Zehapen Bulegoan emango den ordainketa-gutunaren bidez ere ordaindu ahal izango da. Horretarako arau-hausleak bertara joan beharko du behar bezala identifikatuta, eta bertaratutakoa interesatua ez balitz, beroren baimena erakutsi beharko luke. Azkenik, Euskal Administrazioaren ordainketa-pasabidean ere burutu ahal izango da ordainketa, http://www.santurtzi.net webgunean hain zuzen.
euNOTA IMPORTANTE: euLos datos de la publicación de edictos mostrados pueden no ser completos ya que en formato
HTML sólo se muestran los expedientes obtenidos al introducir algún criterio de búsqueda.
Si desea ver un expediente en concreto de esta publicación debe pulsar el bóton correspondiente
de la parte superior izquierda de esta pantalla para introducir dichos criterios de busqueda;
si desea ver esta publicación completa debe descargarla en formato PDF pulsando el
   Santurtzi,2021-05-14,Instruktorea
 
  Miguel Bermejo García
CSV: TTRAPU-60ET48-YIXI22-207F5F
https://sede.dgt.gob.es
TABLÓN EDICTAL DE SANCIONES DE TRÁFICO