TABLÓN EDICTAL DE SANCIONES DE TRÁFICO
Núm. 000000000338-480828 Asteartea 18 maiatza 2021
Salaketa jakinarazteak
Ayuntamiento de Santurtzi
   IRAGARKIA Trafiko, Motordun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide-Segurtasuneko arauak hausteagatik ofizioz irekitako zehapen-espedienteen eta jarritako salaketen jakinarazpena egiteko.

   Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 2015/39 Legearen 44 eta 46. artikuluetan xedatutakoari jarraituz, honi buruz Legegintzako urriaren 30eko 2015/6 Errege Dekretuaren 89, 90, 91 eta 92. artikuluetan ezarritakoarekin lotuta, zeinek onartu zuen Trafiko, Motordun Ibilgailu eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen Testu Bategina, jendaurrean jakinarazi da hurrengo lerrootako herritar edo erakundeen aurka aipatzen diren zehapen-espedienteei hasiera eman zaiela, ezin izan delako jakinarazpena beren-beregi egin, bai erakundeak ezezagunak zirelako, bai jakinarazpena non egin behar zen ez delako jakin eta bai  jakinarazpena ezagutzen den azken helbidean egiteko ahalegina egin delako. Ediktu hau jendaurrean utziko da 20 egun naturaletan. Epea amaituta, jakinarazpena egintzat joko da eta beraz, izapidea betetzat ere bai, eta prozedurak bidean aurrera egingo du. Epe horretan salatutakoek edo horien ordezkariek, euren nortasuna egiaztatuta, beren burua Santurtziko Udaltzaingoaren Zehapen Unitatean aurkezteko aukera izango dute, astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara, salaketa egon badagoela eta berorren eduki osoaren berri izan dezaten, argitalpen honetan ez baita salaketa argitaratu Datu Pertsonalen Babesari buruzko abenduaren 13ko 1999/15 Legea dela-eta. 20 egun naturaleko epean, ediktu hau argitaratu eta biharamunean zenbatzen hasita, interesdunak honako hau egin ahal izango du: Gertaerak gertatu ziren unean bera ibilgailuaren gidaria ez bazen edo beren-beregi agertzeko eskatzen bazaio ibilgailuaren jabe/maizter epe luzera/esleitutako ohiko gidari gisa (ESK. zutabean R letra agertzen da) une hartan ibilgailuaren gidaria nor zen adierazi beharko du, eta zehapen-prozedura pertsona horren aurka hasiko da. Ohartarazten da legez egin beharreko aipatutako identifikazioa egiten ez bada, falta oso larriagatiko espedienteari emango zaiola hasiera. Horrelakoetan ordainarazi ahal izango zaio jatorrizko arau-hausterako aurreikusitakoa halako biko isuna baldin eta arau-hauste arinaz ari bagara, eta halako hirukoa baldin eta arau-hauste larria edo oso larria bada, Trafiko, Motordun Ibilgailu eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 77 j) eta 11.1 artikuluetan xedatu bezala. Gertaerak gertatu ziren unean zeu bazinen ibilgailuaren gidaria honako hau egin ahal izango duzu: - Zehapena ordaindu zenbatekoaren % 50eko beherapenaz. Horrelakoetan, Trafiko, Motordun Ibilgailu eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 94. artikuluaren zehapen prozedura laburraren ondorioak ezarriko zaizkizu. Prozedura hau ez zaie inola ere Trafiko, Motordun Ibilgailu eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 77. artikuluaren h), j), n), ñ), o), p), q) eta r) ataletan aurreikusten diren arau-hausteei ezarriko. -Idatziz adierazi zure defentsarako komenigarri deritzezun alegazioak, probak aurkeztu edo proposatuz, baina ohartarazita epez kanpo aurkeztuz gero, ez aurkeztutzat joko direla. Aipatutako epea igarota ez bada zehapenaren zenbatekoa ordaindu, ez bada alegazioak adierazteko eskubidea erabili edota ez badira probak proposatu edo aurkeztu, prozedura Trafiko, Motordun Ibilgailu eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 95.3 eta 95.4 artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz ebatziko da.

  ORDAINTZEKO TOKIA ETA MODUA: Ordainketa Kutxabank-en egin ahal izango da  ES67-2095-0065-30-2065028003 kontu-zenbakian, bertan espediente zenbakia ezarri beharko delarik. Ordainketa Gutunaren bidez ere egin ahal izango da, zein Santurtziko Udaltzaingoaren Zehapen Administrazio Unitatean emango zaizun. Horretarako, adierazitako bulegoan bertaratu beharko duzu behar bezala identifikatuta, edo interesduna ez bazara baimena aurkeztu beharko duzu. Euskal Administrazioaren Ordainketa Pasabidearen bidez ere ordaindu ahal izango duzu www.santurtzi.eus webgunean.
euNOTA IMPORTANTE: euLos datos de la publicación de edictos mostrados pueden no ser completos ya que en formato
HTML sólo se muestran los expedientes obtenidos al introducir algún criterio de búsqueda.
Si desea ver un expediente en concreto de esta publicación debe pulsar el bóton correspondiente
de la parte superior izquierda de esta pantalla para introducir dichos criterios de busqueda;
si desea ver esta publicación completa debe descargarla en formato PDF pulsando el
   Santurtzi,2021-05-14,Instruktorea
 
  Miguel Bermejo García
CSV: TTRAPU-80H7FP-S6UC74-283CF9
https://sede.dgt.gob.es
TABLÓN EDICTAL DE SANCIONES DE TRÁFICO