TABLÓN EDICTAL DE SANCIONES DE TRÁFICO
Núm. 000000006329-000016 Osteguna 26 apirila 2018
Salaketa jakinarazteak
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
   Iragarkia, Trafiko, Ibilgailu Motordunen Zirkulazio eta Bide Segurtasuneko arauak hausteagatiko zehapen-espedienteetan emandako salaketak eta ofiziozko hasteak jakinarazteko dena.

   Jakinarazpen pertsonala ematen saiatu arren, ezinezkoa izan denez, dela prozedurako interesdunak ezezagunak direlako, dela jakinarazpena egiten saiatu arren, ezin izan delako egin, iragarki honen bidez jakinarazten dira jarraian zerrendatzen diren espedienteen salaketak edo ofiziozko hasteak; Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legea onartzen duen urriaren 30eko 6/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 91. eta 92. artikuluen arabera.

  Iragarki honek interesdunei egindako banakako jakinarazpen gisa balioko du, hurrengo ohartarazpenekin batera:

  1.- Isuna 20 egun naturaleko epean ordainduz gero, zenbatekoa %50ean murriztuko da, eta horren ondorioz (6/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 93.1 eta 94. artikuluak): a) Alegazioak egiteari uko egingo dio; b) Prozedura amaituko da, ebazpen adierazia eman beharrik izan gabe; c) Administrazio-bidea bukatuko da; hala ere, errekurtsoa aurkez daiteke administrazioarekiko auzien jurisdikzioan 2 hilabeteko epean, ordainketa egiten den hurrengo egunetik kontatzen hasita; d) Administrazio-zehapenaren irmotasuna eta, ordainketa egin eta hurrengo egunean puntuak kenduko dira; e) Puntuak galtzea ez dakarten arau-hauste arin edo larriak direnean, zehapena ez da aurrekari gisa kontuan hartuko Gidarien eta Arau-hausleen Erregistroan.

  Salbuespena: 6/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 77. artikuluaren h), j) n), ñ), o), p), q) eta r) paragrafoen aurkako arau-hausteak ezingo dira deskontuarekin ordaindu.

  2.- % 50eko deskontuari heldu ezean, alegazioak egin ahalko dituzu, baita froga proposatu ere, 20 egun naturaleko epean (6/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 95.1 artikulua). Jakinarazitako salaketak zehapen-prozedura hasten du. Instruktorea organo eskuduna da zehapen-espedientea izapidetzeko. Lurraldeko arduraduna organo eskuduna da zehatzeko (Segurtasun Sailaren Egitura Organiko eta Funtzionalari buruzko Dekretua).

  3.- 20 egun naturaleko epean alegaziorik egin ez eta isuna ordaintzen ez baduzu, jakinarazitako salaketak ebazpen-egintzaren ondorioa izango du ebazpen zehatzaile adierazia eman beharrik gabe, eta 30 egun natural geroago  zehapena betearaziko da. Egintza hori bakarrik administrazioarekiko auzibidez errekurritu ahalko da (6/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 87.3 e) eta 95.4 artikuluak).

  4.- Arau-haustearen erantzukizuna gidariarena izanez gero eta zeu ez bazina, ez ordaindu isuna. Gidaria identifikatu egin beharko duzu (gidatzeko baimenaren edo lizentziaren zenbakia, izena eta bi abizen eta helbidea) 20 egun naturaleko epean. Gidaria Gidarien eta Arau-hausleen Erregistroan inskribatuta ez badago, Espainian gidatzeko ahalmena ematen dion administrazio-baimenaren kopia aurkeztu beharko duzu.

  5.- Goian adierazitako epeak zenbatzen hasiko dira iragarki hau argitaratzen denetik hogei egun natural igarota.

  6.- Idazkiak posta ziurtatu bidez bidali beharko dituzu helbide honetara: Samaniego kalea, 2, 01008 Vitoria-Gasteiz edo aurkeztu Zuzenean zerbitzuko bulegoetan (Gran Vía, 85 - Bilbao; Andia, 13 - Donostia-San Sebastián; Ramiro Maeztu, 10 - Vitoria-Gasteiz) edo 39/2015 Legearen 16.4 artikuluak aurreikusten dituen gainerako lekuetan. Era berean, aurkez dezakezu era telematikoan www.euskadi.eus/trafikoisunak web-orrian. Aurrez aurreko kontsultak Zuzenean zerbitzuko bulegoetan egingo dira.

  7.- Ordainketa burutzeko www.trafikoa.eus web-orrira sartu eta dagokion ordainketa-agiria sortu beharko duzu.

  Informazio gehiago nahi baduzu, Zuzenean - Herritarrentzako Arreta Zerbitzuaren bidez jaso dezakezu (tel.: 945-018000) edo www.trafikoa.eus web-orrian nire isunak kontsultatu nabarmenduan.
euNOTA IMPORTANTE: euLos datos de la publicación de edictos mostrados pueden no ser completos ya que en formato
HTML sólo se muestran los expedientes obtenidos al introducir algún criterio de búsqueda.
Si desea ver un expediente en concreto de esta publicación debe pulsar el bóton correspondiente
de la parte superior izquierda de esta pantalla para introducir dichos criterios de busqueda;
si desea ver esta publicación completa debe descargarla en formato PDF pulsando el
   Vitoria-Gasteiz,2018-04-24,Instruktorea, MIGUEL UNZALU FZ. DE GOROSTIZA,
CSV: TTRAPU-6052WH-E9FOC6-1EE5B3
https://sede.dgt.gob.es
TABLÓN EDICTAL DE SANCIONES DE TRÁFICO