TABLÓN EDICTAL DE SANCIONES DE TRÁFICO
Núm. 000000000120-200776 Ostirala 27 azaroa 2020
Salaketa jakinarazteak
Urretxuko Udala - Ayuntamiento de Urretxu
   Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide-segurtasunari buruzko arauak hausteagatik zehapen espedienteen salaketen jakinarazpen ediktua.

   Martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuaren 77 eta 78 artikuluetan ezarritakoaren arabera, non Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide-segurtasunari buruzko legea onartu zen, jendaurrean jartzen da zehapen espedienteak irekitzen direlako adierazpena. Zehapen espediente horiek Urretxuko Udalak bideratu ditu, hain zuzen ere jarraian zerrendan agertzen diren pertsonei edo entitateei, jakinarazpenak bere helbidean egiten saiatu badira ere, ezin izan baita gauzatu.

  Ediktua Trafikoko Zehapenen Ediktu-Taulan (TRAZET) hogei egun naturaleko epean jendaurrean jarriko da, eta epea amaitzean jakinarazpena gauzatutzat joko da. Dena den, alegazio idazkia aurkeztu ahal izango duzu hogei egun naturaleko epean, jakinarazpena egin den biharamunetik kontatzen hasita.

  Prozedura ebazteko eskumeneko organoa Alkatea da (Martxoaren 2ko 339/1990 LEDaren 71.4 artikulua).

  Isuna ordaindu daiteke diru-kopuruaren % 50 murriztuz hogei egun naturaleko epean, jakinarazpenaren biharamunetik kontatzen hasita. Ordainketa murriztuak ekarriko du prozedura amaitzea espresuki ebazpenik eman gabe, alegazioak aurkezteari uko egitea (alegaziorik eginez gero, ez aurkeztutzat joko dira), ordainketaren unetik zehapenaren irmotasuna, puntuak kentzea, hala balegokio, ordainketa egunaren biharamunean, hala nola administrazio bidea amaitzea, administrazio auzien jurisdikzio-ordenan soilik helegitea aurkeztu ahal izango delarik bi hilabeteko epean, zehapenaren irmotasunaren biharamunetik kontatzen hasita (339/1990 LEDaren 80 artikulua). Murrizketa duen ordainketarik ezingo da egin 339/1990 LegEDaren 65.5 h), j) eta 65.6 artikuluak hausteagatik irekitako espedienteak direnean. Puntuak Internet-en konsultatzea: www.dgt.es

  Arau-haustearen erantzule zu zeu ez bazara, aparkatze arau-haustean izan ezean, hogei egun naturaleko epean gidaria identifikatzera beharturik zaude, eta horretarako bere datu pertsonalak ekarri beharko dituzu, gidatzeko baimenaren zenbakia barne (339/1990 LEDaren 9 bis artikulua). Identifikatzea derrigorrezkoa da eta hori ez betetzeak arau-hauste oso larri bat eragingo du, jatorrian aurreikusitako isun bikoitzarekin batera baldin eta arau-haustea arina bada eta hirukoitza larria edo oso larria bada (339/1990 LEDaren 65.5.j artikulua).

  Arau hauste arinak edo punturik kentzen ez duten arau-hauste larriak direnean, salatuak alegaziorik aurkezten ez badu edo isunaren diru-kopurua ordaintzen ez badu ezarritako epeetan, salaketaren jakinarazpenak zehapen-prozeduraren egintza erabakigarria eragingo du eta zehapena gauzatu ahal izango da jakinarazpena egiten denetik hogeita hamar egun naturaleko epea igarota (339/1990 LEDaren 81 artikulua).
euNOTA IMPORTANTE: euLos datos de la publicación de edictos mostrados pueden no ser completos ya que en formato
HTML sólo se muestran los expedientes obtenidos al introducir algún criterio de búsqueda.
Si desea ver un expediente en concreto de esta publicación debe pulsar el bóton correspondiente
de la parte superior izquierda de esta pantalla para introducir dichos criterios de busqueda;
si desea ver esta publicación completa debe descargarla en formato PDF pulsando el
   Urretxu,2020-11-24,Izapidegilea - Xabier Ubera
CSV: TTRAPU-70M7TV-4WPZ94-E09835
https://sede.dgt.gob.es
TABLÓN EDICTAL DE SANCIONES DE TRÁFICO