TABLÓN EDICTAL DE SANCIONES DE TRÁFICO
Núm. 000000000148-200551 Asteartea 23 urria 2018
Salaketa jakinarazteak
Ayuntamiento de Mondragón
   Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide-segurtasunari buruzko arauak hausteagatik zehapen espedienteen salaketen jakinarazpen ediktua.

   Urriaren 30eko 6/2015 Legegintzarako Errege Dekretua, Trafikoari, Ibilgailu  Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu bategina onartzen duenaren 90. eta 91. artikuluak ezarritakoaren arabera, jendaurrean jartzen da zehapen espedienteak irekitzen direlako adierazpena. Zehapen espediente horiek Arrasateko Udalak instruitu ditu, hain zuzen ere jarraian zerrendan agertzen diren pertsonei edo entitateei, jakinarazpenak bere helbidean egiten saiatu badira ere, ezin izan baita gauzatu.

  Ediktua Trafikoko Zehapenen Ediktu-Taulan (TRAZET)  eta Estatuko Aldizkari Ofizialean (EAO) hogei egun naturaleko epean jendaurrean jarriko da, eta epea amaitzean jakinarazpena gauzatutzat joko da. Dena den, alegazio idazkia aurkeztu ahal izando duzu hogei egun naturaleko apean, jakinarazpena egin den biharamunetik kontatzen hasita.

  Prozedura ebazteko eskumeneko organoa Alkatea da (6/2015 LEDaren 84.4 artikulua).Isuna ordaindu daiteke diru kopuruaren % 50 murriztuz 20 egun naturaleko epean, jakinarazpenaren biharamunetik kontatzen hasita. Ordainketa murriztuak ekarriko du prozedura amaitzea espresuki ebazpenik eman gabe, alegazioak aurkezteari uko egitea (alegaziorik eginez gero, ez aurkeztutzat joko dira), ordainketaren unetik zehapenaren irmotasuna, puntuak kentzea, hala balegokio, ordainketa egunaren biharamunean, hala nola administrazio bidea amaitzea, administrazio auzien jurisdikzio-ordenan soilik helegitea aurkeztu ahal izango delarik bi hilabeteko epean, zehapenaren irmotasunaren biharemunetik kontatzen hasita (6/2015 LEDaren 94 artikulua). Murrizketa duen ordainketarik ezingo da egin 6/2015 LEDaren 77 h), j), n), ñ), o), p), q) eta r) artikuluen aurkako arau-hasteak direnean. Puntuak Internet-en konsultatzea: www.dgt.es

  Arau-haustearen erantzule zu zeu ez bazara, aparkatze arau-haustean izan ezean, hogei egun naturaleko epean gidaria identifikatzera beharturik zaude, eta horretarako bere datu pertsonalak ekarri beharko dituzu, gidatzeko baimenaren zenbakia barne (6/2015 LEDaren 11. artikulua). Identifikatzea derrigorrezkoa da eta hori ez betetzeak arau-hauste oso larri bat eragingo du, jatorrian aurreikusitako isun bikoitzarekin batera baldin eta arau-haustea arina bada eta hirukoitza larria edo oso larria bada (6/2015 LEDaren 77. j) eta 80.2 b) artikuluak).

  Arau hauste arinak edo punturik kentzen ez duten arau-hauste larriak direnean, salatuak alegaziorik aurkezten ez badu edo isunaren diru-kopurua ordaintzen ez badu ezarritako epeetan, salaketaren jakinarazpenak zehapen prozeduraren egintza erabakigarria eragingo du eta zehapena gauzatu ahal izango da jakinarazpena egiten denetik 30 egun naturaleko epea igarota (6/2015 LEDaren 95.4 artikulua).
euNOTA IMPORTANTE: euLos datos de la publicación de edictos mostrados pueden no ser completos ya que en formato
HTML sólo se muestran los expedientes obtenidos al introducir algún criterio de búsqueda.
Si desea ver un expediente en concreto de esta publicación debe pulsar el bóton correspondiente
de la parte superior izquierda de esta pantalla para introducir dichos criterios de busqueda;
si desea ver esta publicación completa debe descargarla en formato PDF pulsando el
   Arrasate,2018-10-09,Instruktorea:  Iñaki Arriaga Uzin
CSV: TTRAPU-00TS8X-OWMN2B-78E9E2
https://sede.dgt.gob.es
TABLÓN EDICTAL DE SANCIONES DE TRÁFICO