TABLÓN EDICTAL DE SANCIONES DE TRÁFICO
Núm. 000000006336-000016 Osteguna 26 apirila 2018
Salaketa jakinarazteak
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
   Iragarkia, Trafiko, Ibilgailu Motordunen Zirkulazio eta Bide Segurtasuneko arauak hausteagatik gidari erantzulea identifikatzeko zehapen-espedienteetan emandako errekerimenduak, bai eta interesatuek errekerimendu horiekiko eskatutako datu-handitzeak jakinarazteko dena.

   Jakinarazpen pertsonala ematen saiatu arren, ezinezkoa izan denez, dela prozedurako interesdunak ezezagunak direlako, dela jakinarazpena egiten saiatu arren, ezin izan delako egin, iragarki honen bidez jakinarazten dira Gipuzkoako Trafikoko Lurralde Bulegoak izapidetu dituen eta, halaber, jarraian zerrendatzen diren espedienteetako gidari erantzuleak identifikatzeko errekerimenduak, bai eta interesatuek errekerimendu horiekiko eskatutako datu-handitzeak; Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legea onartzen duen urriaren 30eko 6/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 91. eta 92. artikuluen arabera.

  Iragarki honek interesdunei egindako banakako jakinarazpen gisa balioko du, hurrengo ohartarazpenekin batera:

  1.- Trafikoko Lurralde Bulego horretan arau-haustea egin zenean ibilgailuaren gidaria zenari dagozkion datuen berri eman beharko duzu 20 egun naturaleko epean: izena, bi abizen, helbide osoa eta gidatzeko baimenaren edo lizentziaren zenbakia (Gidaria Gidarien eta Arau-hausleen Erregistroan inskribatuta ez badago, Espainian gidatzeko ahalmena ematen dion administrazio-baimenaren kopia aurkeztu beharko duzu). Era berean, espediente zenbakiaren eta ibilgailuaren matrikularen berri ere eman beharko duzu (6/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 11.1 a) artikulua).

  2.- Goian adierazitako epea zenbatzen hasiko da iragarki hau argitaratzen denetik hogei egun natural igarota.

  3.- Arau-haustearen gidari erantzulea aipatutako epean identifikatzen ez bada edo beharrezko datuak ez aipatzeak jakinarazpena galarazten badu, titularra edo errentaria arau-hauste oso larri baten egilea izateagatik zehatua izango da; hain zuzen, jatorrizko arau-hausterako aurreikusitako isunaren bikoitzaz zehatzen baita arau-hauste arina bada eta hirukoitzaz larria edo oso larria bada (6/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 77. j) eta 80.2 b) artikuluak).

  4.- Idazkia posta ziurtatu bidez bidali beharko duzu helbide honetara: Vitoria-Gasteiz etorbidea, zk 3 -3.solairua, 20018 Donostia edo aurkeztu Zuzenean zerbitzuko bulegoetan (Gran Vía, 85 - Bilbao; Andia, 13 - Donostia-San Sebastián; Ramiro Maeztu, 10 - Vitoria-Gasteiz) edo 39/2015 Legearen 16.4 artikuluak aurreikusten dituen gainerako lekuetan. Era berean, aurkez dezakezu era telematikoan www.euskadi.eus/trafikoisunak web-orrian. Aurrez aurreko kontsultak Zuzenean zerbitzuko bulegoetan egingo dira.

  Informazio gehiago nahi baduzu, Zuzenean - Herritarrentzako Arreta Zerbitzuaren bidez jaso dezakezu (tel.: 945-018000) edo www.trafikoa.eus web-orrian nire isunak kontsultatu nabarmenduan.
euNOTA IMPORTANTE: euLos datos de la publicación de edictos mostrados pueden no ser completos ya que en formato
HTML sólo se muestran los expedientes obtenidos al introducir algún criterio de búsqueda.
Si desea ver un expediente en concreto de esta publicación debe pulsar el bóton correspondiente
de la parte superior izquierda de esta pantalla para introducir dichos criterios de busqueda;
si desea ver esta publicación completa debe descargarla en formato PDF pulsando el
   Donostia,2018-04-17,Instruktorea, MIGUEL ÁNGEL GARCÍA OVEJERO,
CSV: TTRAPU-10QQ4M-SLQ435-AA591A
https://sede.dgt.gob.es
TABLÓN EDICTAL DE SANCIONES DE TRÁFICO