TABLÓN EDICTAL DE SANCIONES DE TRÁFICO
Núm. 000000001348-200454 Astelehena 22 otsaila 2021
Salaketa jakinarazteak
Ayuntamiento de Irun
   Espediente zigortzaileen jakinarazpen iragarkia (Salaketak)

   Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu bategina onesten duen 6/2015 ELDko 91 eta 92 artikuluetan xedatutakoaren arabera, argitaratu egiten da Irungo Udalak aipatutako lege horretako 84 artikuluan xedatutakoaren arabera izapidetutako adierazten diren zigor-espedienteei buruz ondoren agertzen diren pertsonei egindako jakinarazpena, zeren, jakinarazpena beren etxean edo Bide Helbide Elektronikoan egiten saiatu ondoren, ezin izan baita burutu.

  Jakinarazpena BOEn argitaratu zenetik 20 egun natural igarota, ulertuko da jakinarazpena burutu dela, eta izapide hori betetzat joko da, eta isuna ordaindu edo alegatu ahal izango da, komenigarri iritzitako dokumentuak eta frogak aurkeztuz, 20 egun naturaleko epean, aipatutako argitalpena amaitu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatuta. Alegazioen idazkia Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan aurkeztu beharko da, Irungo Udaleko Udaltzaingoko ordezkariari zuzenduta www.irun.org/sac helbidearen bidez, honako hauek adierazita: Espedientearen zenbakia, salaketaren eguna eta ibilgailuaren matrikula.

  Legez aurreikusten diren murrizketak lortu ahal izango dira isunaren zenbatekoan, adierazitako ordaintze-epean ordaintzen bada. Murrizketak ez dira aplikatuko Trafikoaren Legeko 77 h, j, n, ñ, o, p, q eta r artikuluan aurreikusten diren arau-hausteen kasuan. Zigorra ordaintzeak amaiera ematen dio zigor-prozedurari, horretarako berariazko ebazpenik eman gabe, eta berekin dakar alegazioak egiteari uko egitea eta zigorraren irmo bihurtzea. Ordaintzen den unetik, soil-soilik, dagokion administrazioarekiko auzien epaitegian errekurritu ahal izango da, bi hilabeteko epean, zigorra irmo bihurtu eta hurrengo egunetik zenbatuta.

  Arau-haustea egin duena zu ez bazara, obligazioa duzu ibilgailuaren gidaria edo errentaria egiaz identifikatzeko 20 egun naturaleko epean. Eta jakinarazten zaizu legezko obligazio hori betetzen ez baduzu, zigor-espedientea irekiko zaizula, arau-hauste OSO LARRI baten egile bezala, adierazitako legeko 77 artikuluan xedatutakoaren arabera. Errekerimendu horrek ez du birtualtasunik, baldin eta zigor-prozedura titularra identifikatzeko betebeharra ez betetzeagatik hasi bada edo arau-haustea egin duen pertsona ibilgailuaren titularra, epe luzeko errentaria edo ohizko gidaria bada.

  Adierazitako epeak igaro eta zigorraren zenbatekoa ordaindu ez bada eta alegaziorik ere aurkeztu ez bada eta/edo frogarik ere aurkeztu edo proposatu ez bada, aipatutako legeko 95 eta 96 artikuluetan aurrikusitakoaren arabera erabakiko da prozedura.

  Salaketa honek berekin balekar puntuak kentzea, zigorra irmoa bihurtzen denean kenduko dira.

  Zigor-prozedurako ebazte-egintzaren aurka, berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango duzu, aukeran, ebazpena eman zuen organoaren aurrean, hilabeteko epean, ordainketaren eta alegazioen epea amaitu ondorenetik zenbatuta. Errekurtsoa jartzeak ez du eteten aurkaratutako egintza egikaritzea, ezta zigorrarena ere. Errekurtsoa jarri eta hilabete igarota berariazko ebazpenik eman ez bada, errekurtsoa ezetsitzat emango da. Nolanahi ere, aukeran, errekurtsoa aurkeztu ahal izango duzu dagokion administrazioarekiko auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, zigorra irmo bihurtu eta hurrengo egunetik zenbatuta.

  -ORDAINTZEKO LEKUAK: www.irun.org/pagodenuncias helbidean edo 943 50 51 52 telefonoan.

  Espedienteak udaleko Udaltzaingoaren departamentuan jasota daude. Haiek kontsultatzeko, AURRETIKO HITZORDUA eskatu behar duzu.
euNOTA IMPORTANTE: euLos datos de la publicación de edictos mostrados pueden no ser completos ya que en formato
HTML sólo se muestran los expedientes obtenidos al introducir algún criterio de búsqueda.
Si desea ver un expediente en concreto de esta publicación debe pulsar el bóton correspondiente
de la parte superior izquierda de esta pantalla para introducir dichos criterios de busqueda;
si desea ver esta publicación completa debe descargarla en formato PDF pulsando el
   Irun,2021-02-19,Udaltzaingoko zinegotzia,
CSV: TTRAPU-009PTM-O55O83-6B6711
https://sede.dgt.gob.es
TABLÓN EDICTAL DE SANCIONES DE TRÁFICO