TABLÓN EDICTAL DE SANCIONES DE TRÁFICO
Núm. 000000000221-200809 Ostirala 27 azaroa 2020
Salaketa jakinarazteak
Ayuntamiento de Zumarraga - Zumarragako Udala
   Espediente zigortzaileen jakinarazpen iragarkia (Salaketak)

   Urriaren 30eko 6/2015 Legegintzarako Errege Dekretua, Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu bategina onartzen duenaren 90. eta 91. artikuluak ezarritakoaren arabera, Zumarragako Udalak izapidetutako zehapen espedienteen irekitzearen adierazpenak jendaurrean jartzen ditu jarraian zerrendan agertzen diren pertsonei edo entitateei, jakinarazpenak bere helbideetan egiten saiatu badira ere, ezin izan baitira gauzatu.

  Estatuko Buletin Ofizialean ediktu honen argitaratzearen egunetik hogei egun naturaleko epea bukatzerakoan, jakinarazpena burututzat hartuko da, aipatu tramitea beteta izango delarik.

  Jakinarazpen egunaren ondorengo hogei egun naturaleko epean alegazio-idazkia aurkeztu ahal izango duzu, prozedura ebazteko Alkateak, eskumeneko organoa den Zumarragako Udalaren Alkate-Lehendariaren aurrean, edo isuna ordaindu diru-kopuruaren %50a murriztuz (6/2015 LEDaren 77 h), j), n), ñ), o), p), q) eta r) artikuluen aurkako arau-hasteak direnean izan ezik).

  Ordainketa murriztuak ekarriko du, prozedura amaitzea espresuki ebazpenik eman gabe, alegazioak aurkezteari uko egitea (alegaziorik eginez gero, ez aurkeztutzat joko dira), ordainketaren unetik zehapenaren irmotasuna, hala nola administrazio bidea amaitzea, administrazio auzien jurisdikzio-ordenan soilik helegitea aurkeztu ahal izango delarik bi hilabeteko epean, zehapenaren irmotasunaren biharamunetik kontatzen hasita (6/2015 LEDaren 94 artikulua) eta ordainketa egunaren biharamunean puntuak kentzea, hala balegokio. Puntuak Internet-en konsultatzea: www.dgt.es.

  Arau-haustearen erantzule zu zeu ez bazara, aparkatze arau-haustean izan ezean, hogei egun naturaleko epean gidaria identifikatzera beharturik zaude, eta horretarako bere datu pertsonalak ekarri beharko dituzu, gidatzeko baimenaren zenbakia barne (6/2015 LEDaren 11. artikulua). Identifikatzea derrigorrezkoa da eta hori ez betetzeak arau-hauste oso larri bat eragingo du, jatorrian aurreikusitako isun bikoitzarekin batera baldin eta arau-haustea arina bada eta hirukoitza larria edo oso larria bada (6/2015 LEDaren 77. j) eta 80.2 b) artikuluak).

  Arau hauste arinak edo punturik kentzen ez duten arau-hauste larriak direnean, salatuak alegaziorik aurkezten ez badu edo isunaren diru-kopurua ordaintzen ez badu ezarritako epeetan, salaketaren jakinarazpenak zehapen-prozeduraren egintza erabakigarria eragingo du eta zehapena gauzatu ahal izango da jakinarazpena egiten denetik 30 egun naturaleko epea igarota (6/2015 LEDaren 95.4 artikulua)

  Arau-haustearen erantzule zu zeu ez bazara, aparkatze arau-haustean izan ezean, hogei egun naturaleko epean gidaria identifikatzera beharturik zaude, eta horretarako bere datu pertsonalak ekarri beharko dituzu, gidatzeko baimenaren zenbakia barne (339/1990 LEDaren 9 bis artikulua). Identifikatzea derrigorrezkoa da eta hori ez betetzeak arau-hauste oso larri bat eragingo du, jatorrian aurreikusitako isun bikoitzarekin batera baldin eta arau-haustea arina bada eta hirukoitza larria edo oso larria bada (339/1990 LEDaren 65.5.j artikulua).

  Arau hauste arinak edo punturik kentzen ez duten arau-hauste larriak direnean, salatuak alegaziorik aurkezten ez badu edo isunaren diru-kopurua ordaintzen ez badu ezarritako epeetan, salaketaren jakinarazpenak zehapen-prozeduraren egintza erabakigarria eragingo du eta zehapena gauzatu ahal izango da jakinarazpena egiten denetik 30 egun naturaleko epea igarota.
euNOTA IMPORTANTE: euLos datos de la publicación de edictos mostrados pueden no ser completos ya que en formato
HTML sólo se muestran los expedientes obtenidos al introducir algún criterio de búsqueda.
Si desea ver un expediente en concreto de esta publicación debe pulsar el bóton correspondiente
de la parte superior izquierda de esta pantalla para introducir dichos criterios de busqueda;
si desea ver esta publicación completa debe descargarla en formato PDF pulsando el
   Zumarragan,2020-11-18,Instruktorea, José Angel Maleta Gutiérrez
CSV: TTRAPU-10X3X3-LW8Q41-0A1BC8
https://sede.dgt.gob.es
TABLÓN EDICTAL DE SANCIONES DE TRÁFICO